domingo, 21 de diciembre de 2014
Hamargarren astea
Eta amaiera emateko prozesu guztiari... hausnarketak, ebaluaketak eta jarduerak!!
Klase hasieran, geratzen zitzaizkigun jarduerak egin genituen. Hauek nire ikaskideek proposatu zituzten haien aurkezpenetan. Horrela, whatssapp-a, hot potatoes, eta abar erabili geniten jarduerak burutzeko.
Honetaz gain, eskolako gimnasiora joan ginen azken ebaluaketa egiteko eta azkeneko hausnarketak egiteko.
Horrela, gure lan prozesu guztiari amaiera eman genion.
Laster arte!!
Klase hasieran, geratzen zitzaizkigun jarduerak egin genituen. Hauek nire ikaskideek proposatu zituzten haien aurkezpenetan. Horrela, whatssapp-a, hot potatoes, eta abar erabili geniten jarduerak burutzeko.
Honetaz gain, eskolako gimnasiora joan ginen azken ebaluaketa egiteko eta azkeneko hausnarketak egiteko.
Horrela, gure lan prozesu guztiari amaiera eman genion.
Laster arte!!
Hamargarren astea
Eta, asteak joan dira, eta gure lan prozesua ere... Hori dela eta, hemen dago gure azken astea!!
Aste honetako saio teorikoan, irakasleak power point bat jarri digu hausnartzeko egindako prozesuari buruz. Horrela, hasi da gure ikasgaiaren amaiera.. hausnartzen!!
Gainera, hausnarketa horretan, irakasleak jarri zizkigun bideoak. Horietako bat honako hau da:
Bideo honetan, hainbat gauza ikusten dira: teknologien garrantzia hezkuntzan, teknologien historia hezkuntzaren historian zehar, hezkuntzaren arazo eta erronka batzuk, eta abar,,
Nire ustez, bideo honek biltzen ditu orain arte, karreran zehar, agertutako ideia asko eta gure egunerokoan ez ditugunak ikusten baina bertan daude, esaterako, hezkuntza aldatzeko motibazioa behar dela edo IKTak modu egoki batean erabili behar direla.
Aste honetako saio teorikoan, irakasleak power point bat jarri digu hausnartzeko egindako prozesuari buruz. Horrela, hasi da gure ikasgaiaren amaiera.. hausnartzen!!
Gainera, hausnarketa horretan, irakasleak jarri zizkigun bideoak. Horietako bat honako hau da:
Bideo honetan, hainbat gauza ikusten dira: teknologien garrantzia hezkuntzan, teknologien historia hezkuntzaren historian zehar, hezkuntzaren arazo eta erronka batzuk, eta abar,,
Nire ustez, bideo honek biltzen ditu orain arte, karreran zehar, agertutako ideia asko eta gure egunerokoan ez ditugunak ikusten baina bertan daude, esaterako, hezkuntza aldatzeko motibazioa behar dela edo IKTak modu egoki batean erabili behar direla.
miércoles, 17 de diciembre de 2014
Aurkezpenen koebaluaketa
Hausnarketa honi dagokionez, esan
behar dut klaseko jarrera alde batetik ondo egon dela eta bestetik, ez hain
ondo.
Azken
honetan, uste dut, klasearen erritmoa ez dela izan oso ona, eta hau ez dut
esaten bertan dauden pertsona batzuk alferrak direlako, baizik eta
aurkezpenetan jendea ez delako etorri klasera. Alde batetik, hau ona izan
daiteke aurkezpena dutenentzat pertsona gutxiagorekin urduritasun maila ez
delako hain handia, baina bestetik, klasera etortzea derrigorrezkoa zen, denoi
kostatzen zaigu ohetik altxatzea eta unibertsitatera joatea, aurkezpenak
askotan aspergarriak izaten dira eta are gehiago jorratuko den lana ez bazaizu
gustatzen.
Honekin
jarraituz, pentsatzen dut klasean egon den giroa txarra izan dela jendea ez
delako etorri eta etorri ginenen artean, jendea ez zelako ixiltzen eta horrek
urduritasuna sortu dezake.
Lehenengoa
esaten dut uste dudalako denon artean aparteko lana egin dugulako: batzuk
dokumentatzaileak izanda arduratu egin dira denon lana batzeaz, eta bestetik,
taldeek egin duten lana aberasgarria izan delako bi gauzengatik: lehenengoa,
baliabide teknologiko ezberdinak erabili ditugu lanak egiteko aberasgarria
izaten talderako, eta bigarrenik, egindako lana oso ona izan delako. Honetaz
gain, esan behar dut bakoitzak aportatu duena, nahiz eta, azaldu modu labur
batean, egokia izan dela besteontzak uste dut, ez soilik gai bat azaldu
dutelako, baizik eta, askotan, erabili duten programak ezagutzen ez zirenak
ziren eta baliabide teknologiko hauekin lortzen da klaseak modu interesgarriago
batean ematea, askoz bisualagoa, eta gogoratzeko erreza.
Taldearen koebaluaketa
Hasi baino lehen, eta ebaluaketa egin
baino lehen, esan behar dut nire taldekideak Miren , Maider eta
Gontzal izan direla. Hasieratik, nekien nola lan egiten zuen bakoitzak
ezagutzen garelako eta gutxi gorabehera dakidalako zenbat esfortzu egingo zuten.
Guk
egindako aurkezpenak ondo egon direla pentsatzen dut. Hau esaten dut, lehenengo
lanean PREZI bat egin genuelako, musikarekin, eta prestatzerako orduan denok
egon ginelako batzarrean. Bigarrenean, aldiz, ondo egon zen teknografiaren kontzeptua
power point batekin azaldu genuelako eta, nire ustez, modu egoki batean, baina,
bestetik, aurkezpen hau egiteko soilik lan egin genuen neskek eta hori ez zitzaidan bidezkoa iruditu.
Beste
taldeko lanetan, teknografiaren berdina gertatu zen. Hala ere, esan behar da,
hauetan pertsona batek ere hartu zuela parte, baina ez guk eginiko hainbeste lan.
Hau ez zitzaidan bidezkoa iruditu ere, lan handia egin dugulako orokorrean eta
pentsatzen dudalako talde bat garenez, kide guztiek lan egin behar dutela modu
aktibo batean.
Hala ere, eta aurrekoa alde batera utzita, esan behar dut orokorrean lan egin dugula eta uste dudala eginiko lana aproposa izan dela eta lan handia egin dugula nahiz eta ikasketa prozesu honetan arazoak aurkitu eta taldeko partaide guztiek ez eman berdina. Honekin batera, aipatu behar dut, gutxienez tokatu zaidala talde bat orokorrean lan egiten duela eta gauzak gogoarekin hartzen duela, eta nire ustez, funtsezkoa izan da lanak egiterako eta aurrera eramaterako orduan.
Azkenik, eta amaitzeko, nire iritzia honako hau da: nahiz eta ez egin dokumentatzaileek egin duten lan izugarria, talde bezala lan egin dugu, gauzak aurrera eraman ditugu eta lagundu dugu besteen ikasketa prozesuan.
Autoebaluazioa
Nire ustez,
lauhileko honetan eta irakasgai honetan lan handia egin dudala esan dezaket.
Hau deritzot uste dudalako taldearen barruan asko aportatu dudala, ez soilik
irakasgai hau gustatzen zitzaidalako, baizik eta lan guztiak ahalik eta hoberen
egitea saiatu naiz. Hori dela eta, hona hemen lan ezberdinetan egin dudan
ekarpena:
·
Sites-a: Plataforma honekin lan egin
ahal izateko arazoak izan genituen pixka bat zaila egiten zitzaigulako nahiz
eta pasaden kurtsoan erabili. Hala ere, informatikako kontuetan abilezia
daukadala uste dut eta goiz ikasten dut programak erabiltzen. Hori dela eta,
erraztasuna izan dut lanak egiterako orduan eta errazagoa izan da guztiontzat.
Gainera, honen barruan, diseinuaz aparte, taldekideen koordinazioaz arduratu
naiz bidaltzen zer eginbehar zuten. Horretaz gain, lan guztiak igo ditut
plataforma honetara. Honi gehitu behar zaio, bideoak bilatu eta sailkatu ditudala hona igotzeko.
·
Scoop it!: Plataforma honetan soilik
erabili dudanez nik bada esan dezaket lan egin dudala hemen arduratu naizelako
bideoen, lanen, plataformen eta abarren estekak hona igotzen.
·
Ikaskuntza-gurpilak: lan honetan, biltzarretara
joan nintzen lana aurrera eramateko. Hau egin ahal izateko, lehendabizi, testu
guztiak inprimatu nituen eta irakurri. Honen ondorioz, bat hartu eta horren
laburpena, hitz gakoak, eta abar egin nituen, Mirenekin batera. Horretaz gain,
arduratu nintzen preziaz egitea nire
taldekideekin batera, eta azkenik, nire aurkezpenaren zatiaz prestatzea.
·
Bloga: honetan, aldiz, saiatu naiz ez solik
egunerokoa beratan sartzen, ere bideoak, esteka interesgarriak, klasean
erabilitako plataformak, egun bereziak, argazkiak, dokumentuak, eta abar eskegi
ditut bertan. Hau egin dut uste dudalako baliagarria izan ahal dela etorkizun
batean edo orain diren irakasleentzat, eta noski, niretzat ere bai. Lan honek
lagundu nau, alde batetik, hausnartzera, eta bestetik, hezkuntzari buruzko
informazioa bilatzera. Esan beharra daukat, plataforma honetan orduak eman
ditudala jakiteko nola erabiltzen den eta argi edukitzeko zer egin behar nuen
eta nola.
·
Saio teorikoak: hona egun guztietan etorri
naiz. Esan behar dut, askotan tentazioa izan dudala beste gauza batzuk egitera
joatea lan asko izan dugulako, baina pentsatzen dut denok merezi dugula
atentzioa eta klasean egotea benetan funtsezkoa dela nire etorkizunerako.
·
Teknografia: lan honetan, nahiz eta
hasieran zaila iruditu, uste dut lan handia egin dudala. Hau esaten dut, alde
batetik, hiru aldiz hasi naizelako (bi alditan amaitu eta beste batean soilik
hasi), eta bestetik, asko hausnartu dudala gaiaz. Hala ere, zailtasun handiak
aurkitu ditut nahi nuelako gauza pertsonal asko ez egotea, eta hori dela eta,
nire helburuak bertan sartu ditut. Uste dut lan honetan lan egin dudala denbora
asko eraman didalako, asko pentsatu dudalako eta nahiz eta gaixorik egin,
aurrera eraman dudalako ahalik eta hoberen.
Azken batean, uste
dut lan guztietan lan egin dudala asko eta saiatu naizela gauzak aurrea
eramaten modu egoki batean. Azkenik, esan behar dut nire buruari jartzen diodan
nota 9 bat dela egin dudan lanagatik.
E-mociones
Askotan, irakasleek testu batzuk irakurtzea proposatzen gaituzte. Hori dela eta, hemen usten dizuet IKTko irakasleak proposatutako testu bat:
domingo, 14 de diciembre de 2014
Sir Ken Robinson
Orain dela aste batzuk, eskegi nuen blogean "Redes 87:La educación es anacrónica". Bideo honetan agertzen zen Ken Robinsonek hezkuntza berriari buruz hitz egiten. Hori dela eta, etorri zait burura Ken Robinsonek proposatutako teoria blog honetan eskegitzea baina modu ikusgarri batean. Hona hemen gizon honek eginiko hausnarketa eta inbestigazioa hezkuntzari buruz:
sábado, 13 de diciembre de 2014
Gizakia eta hezkuntza
Pasaden urtean bideo bat ipini ziguten azaltzen zuenak zergatik zen hain garrantzitsua gizakiarentzat hezkuntza. Horren ondorioz, eta aurreko egunean aurkitu nuenez, pentsatu dut hemen jartzea komenigarria izango dela honetaz hausnartzeko.
viernes, 12 de diciembre de 2014
Hezkuntzari buruzko esaldiak
Askotan, ahazten zaigu zergatik ikasten ari garen magisteritza frustrazioa dela eta, edo ikusten dugulako ez dugula denborarik gauzetarako lanak direla eta. Hau ahalik eta gutxien gertatzeko, hona hemen hezkuntzari buruzko esaldi garrantzitsu batzuk:
jueves, 11 de diciembre de 2014
Nire teknografia
Klasean irakasleak agindu zigun batzuei egin behar genuela gure teknografia propioa. Hasiera batean, erronka bat izan zen ez nekielako zer zen teknografia bat, baina informazioa bilatzen lortu nuen jakitea zer zen: autobiografia bat egitea baliabide teknologikoak erabiltzen.
Hori dela eta, lanean hasi nintzen eta horrela geratu zen nire teknografia:
Ikusten denez, bideoa ezin da gonbidapenik gabe ikusi.
Honetaz gain, esan behar dut bideo honek haren hausnarketa duela eta honako hau da:
Hori dela eta, lanean hasi nintzen eta horrela geratu zen nire teknografia:
Ikusten denez, bideoa ezin da gonbidapenik gabe ikusi.
Honetaz gain, esan behar dut bideo honek haren hausnarketa duela eta honako hau da:
"Lan hau jorratu ahal izateko, lehenik eta behin, bideoak
ikusi ondoren, eskema bat egin nuen jakiteko zer jarri nahi nuen nire
teknografian eta ohartu nintzen nola nire bizitzan zehar, nahiz eta gertakari
esanguratsu batzuk egon irakaslea izateko nahia pizten dutenak, ez zegoen
momentu garrantzitsu bat.
Horrela, pentsatzen eta pentsatzen, konturatu nintzen
nola egia zen niri umeak asko gustatzen zitzaizkidala eta pentsatzen dudala
hezkuntza gizartearen zutabe garrantzitsua dela, bain aharago joanez, egia dena
da gogoko dudala jendea motibatzea eta laguntzea.
Hau egiten eta pentsatzen ailegatu nintzen nire
helburura: nik nahi dudana da umeei laguntzea haien ametsak eraikitzen
(horregatik deitzen da ere nire bloga) nirekin egin duten bezala.
Hau lortu nahi dudanez, hainbat gauza argi ditut:
batetik, umeak motibatu nahi ditudala haiek nahi dutena lortzera, nahiz eta
bidean arazoak, nahiz eta ez eduki mundu guztiaren euskarri ez izan, haiek
lortu behar dutelako nik nahi dutena zoriontsuak izateko; bestetik, hezkuntzak
honekin arazo bat duela eta hobe behar dela.
Azken alderdi hau benetan kezkatzen nau ikusten dudalako
nola ume guztiek lortzeko nahi dutena, aldaketa handia egon behar dela. Nahi
dudana irakasle bezala da: lehenik eta behin, hezitu ikasleak gizarte honetan
aurrera joan ahal izateko; bigarrenik, umeak motibatu haiek lortu nahi dutena
eskuratzeko; hirugarrenik, teknologiak erabiltzea baina ez erabili metodologia
berdinak edo antzekoak; eta azkenik, irakasgai guztiak parean egotea, denak
direlako garrantzitsuak, modu batean edo bestean, ondo planteatzen badira, eta
modu desberdinetan gure gizartea betetzea garrantzitsua delako."
Azkenik, esan behar dut esperientzia polita izan dela jakiteko benetan zergatik nahi dut izan irakasle eta lagundu didalako nire helburuak pixkanaka-pixkanaka ikusten.
Taldeko teknografia
Hona hemen taldekideek eginiko teknografiaren hausnarketa lanarekin batera:
Teknografia from Ester570
miércoles, 10 de diciembre de 2014
Bederatzigarren astea
Saio hauetan, aurkezpenak izan ditugu: alde batetik, dokumentatzaileek egindako lanetaz, eta bestetik, dokumentatzaileak ez garenek gure aurkezpenak egin ditugu.
Lehenengoak, dokumentatzaileak, haren sitesarekin batera, gai bat jorratu dute teknologiekin batera. Interesgarria izan da, batetik, birpasatu ditudalako ikusitako programa asko, eta bestetik, programa berriak proposatu dizkidatelako eta oso interesgarriak direla uste dudalako.
Honetaz gain eta bigarrenok, teknografiak aurkeztu ditugu. Eta zer da teknografia bat? Bada, azken batean, norberaren biografia eigtea baliabide teknologikoak erabiliz. Hori dela eta, nire taldeak egin duguna, adibidez, izan da: alde batetik, norberaren teknografia prestatu, eta bestetik, taldeko aurkezpena azaltzen gure ikuspuntua eta hausnarketa.
Hala ere, teknografiarena ikusteko, blog honen barruan beste sarrera bat egongo da.
Lehenengoak, dokumentatzaileak, haren sitesarekin batera, gai bat jorratu dute teknologiekin batera. Interesgarria izan da, batetik, birpasatu ditudalako ikusitako programa asko, eta bestetik, programa berriak proposatu dizkidatelako eta oso interesgarriak direla uste dudalako.
Honetaz gain eta bigarrenok, teknografiak aurkeztu ditugu. Eta zer da teknografia bat? Bada, azken batean, norberaren biografia eigtea baliabide teknologikoak erabiliz. Hori dela eta, nire taldeak egin duguna, adibidez, izan da: alde batetik, norberaren teknografia prestatu, eta bestetik, taldeko aurkezpena azaltzen gure ikuspuntua eta hausnarketa.
Hala ere, teknografiarena ikusteko, blog honen barruan beste sarrera bat egongo da.
Bederatzigarren astea
Aste honetan, eta modulu astea alde batera utzita, dokumentatzaileek eginiko lana denbora honetan zehar aurkeztu dute. Horretarako, haien sites-etaz baliatu egin dira. Aipatu behar da, haiek eginiko lana funtsezkoa izan dela denok besteen lanetaz jabetzeko eta denon artean lan izugarria egiteko. Hala ere, ez da erreza izaten kordinatzea klase handi baten lanak eta egia esanda, honekin, lortu egin da.
Honetaz gain, esan behar dut dokumentatzaileen lana ez dirudiela lan erreza eta askoz gutxiago, ez da momentu batean egiten den lana baizik eta prozesu baten bidez eginikoa, lana oso luzea izan delako eta, nire ustetan, neketsua, momentu guztietan lan egin behar zutelako.
Honetaz gain, esan behar dut dokumentatzaileen lana ez dirudiela lan erreza eta askoz gutxiago, ez da momentu batean egiten den lana baizik eta prozesu baten bidez eginikoa, lana oso luzea izan delako eta, nire ustetan, neketsua, momentu guztietan lan egin behar zutelako.
sábado, 6 de diciembre de 2014
Zortzigarren astea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)