domingo, 21 de diciembre de 2014

Hamargarren astea

Eta, asteak joan dira, eta gure lan prozesua ere... Hori dela eta, hemen dago gure azken astea!!

Aste honetako saio teorikoan, irakasleak power point bat jarri digu hausnartzeko egindako prozesuari buruz. Horrela, hasi da gure ikasgaiaren amaiera.. hausnartzen!!

Gainera, hausnarketa horretan, irakasleak jarri zizkigun bideoak. Horietako bat honako hau da:





Bideo honetan, hainbat gauza ikusten dira: teknologien garrantzia hezkuntzan, teknologien historia hezkuntzaren historian zehar, hezkuntzaren arazo eta erronka batzuk, eta abar,,

Nire ustez, bideo honek biltzen ditu orain arte, karreran zehar, agertutako ideia asko eta gure egunerokoan ez ditugunak ikusten baina bertan daude, esaterako, hezkuntza aldatzeko motibazioa behar dela edo IKTak modu egoki batean erabili behar direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario