viernes, 14 de noviembre de 2014

Bosgarren astea

Aste honetan, taldeko lana ikaskideen artean azaltzea tokatu zaigu. Horretarako, hiru testu irakurri ditugu eta horien laburpena, eskema eta aurkezpena egin dugu. Gure gaia ezagutzaren eta teknologiaren gizartea zen. Horrela, hau izan da gure aurkezpena:



Horretaz gain, hiru testuen laburpena egin genuen:



Informazioaren gizartea/ ezagutzaren gizartea


LABURPENA
Gaur egun, nabarmentzen dugu hainbat gizarteetan aldaketa handiak egon direla: pasatu dugu industriatik, teknologia berrietara. Hori dela eta, askotan, fenomeno honi ez dakigu nola deitu. Horrela, bi termino ditugu gure esku: informazioaren gizartea edo ezagutzaren gizartea. Lehenengoan, ideologiak alde batera utziko ziren eta ekonomia berriaren erdigunea izango ziren, globalizazioa eraginez, eta aberatsen eta pobreen arteko diferentziak nabarmentzen. Bigarrenean, aldiz, gizarte-,kultura-, politika- eta aldaketa-dimentsioak hartzen ditu barne.
Hala ere, honi buruzko debateak sortu dira: batzuk termino bat nahi dute, eta besteek, aldiz, bestea. Horretaz gain, ere salatzen dute nola “gizarte” hitza esaten da eta ez “gizarteak”, eta haren arrazoiak honako hauek dira: hainbat gizarte uniforme daude eta bihurtu nahi dute gizarte bakar batean.
Azkenik, aipatu behar da, garapena lortu nahi dela, “gizarteak” kontzeptua erabili behar dela eta informazioa erabili behar dela denon ongirako.


5 HITZ GAKO:
  • Gizartea
  • Informazioa
  • Ezagutza
  • Ekonomia
  • Globalizazioa


2 ERRONKA
  • Zertaz da ezagutzaren ekonomia?


  • Gizarte berri hauen alde onak badakizkigu, baina, zeintzuk dira alde txarrak?


IRUDIA


G:\Magisterio\2º curso\1º cuatrimestre\TEKNOLOGIAK\Teoria\Lanak\Ikaskuntza Gurpilak\descarga.jpg


Mas informacion, menos conocimiento
Nicolas Carrek Literatura ikasi zuen, liburu lanak gustuk zituen eta irakurzale amorratua zen bere gaztaroan. Baina, gure garaian gertatutako teknologia iraultzaren ondorioz, irakurketari garrantzi gutxiago ematen hasi zitzaion. Izan ere, irakurri hasi bezain pronto, beste gauza batean pentsatzen hasi zen  eta arreta galtzen zuen erraztasunez. Nicolasek, hau ikusita, teknologia berrietatik nolabait aldentzea erabaki zuen, mendira joaten etxetxo batera. Bertan, liburu polemiko bat idatzi zuen Internet gure bizitza aldatu eta baldintzatu duela azaltzen.


Hala ere, pentsalari batzuk oso era ezberdin batean pentsatzen dute. Joe O´Shea filosofoak hurrengoa dio: “¿Sentarse y leer un libro de cabo a rabo tiene sentido?. Honek galera hau planteatzen du: zertarako irakurri baldin eta informazio guztia Interneten badago?


Horrez gain, esan beharra dago, gaur egun, ikasle gutxik amaitzen dituztela liburuak osorik, arreta oso erraz galtzen dutelako, izan ere, interneten egiten dituzten bilaketa etengabeek atentzioa modu prolongatuan mantentzeko aukera kendu die.


Van Ninwegenen arabera,  internetek gure arazo guztiak konpondu ahal dituela pentsatzeak gure ahalmen kognitiboa gutxitzen du.
Honek hau esan zuen: “Cuanto más inteligente sea nuestro cerebro más tontos seremos.



Sociedad de la información= sociedad del conocimiento?

Teknologia berrien garapenak, gizartearen estrukturaren hainbat alderditan aldaketak sortzen ditu, hala nola, ekonomian, hezkuntzan, politikan…


Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara eta honek gero eta garrantzi handiagoa dauka.
Esan beharra dago, informazioa, merkatuaren baldintzek determinatzen dutela. Hauek kontrolatzen dute alde batetik, informazioa nortzuk hartzen duten eta beste alde batetik, nortzuk sortzen duten.


Batzuetan pentsatu izan dugu,informazioa eta jakintza gauza bera zirela. Hainbat teoriek erakusten duten moduan, hau ez da horrela, izan ere, ezagutzea ez da soilik informazioa gordetzea, horretaz aparte, hainbat prozesu barne hartzen ditu, hauek aukera ematen digute momentu zehatz batean, zerbaiten inguruan, modu batean edo bestean jokatzeko.


Ezagutza informazioan oinarritzen da, baina hau bakarrik bere aldetik ez da ezer. Beraz, biltzen dugun informazioaren inguruan erreflexionatu behar dugu, honek daraman mezua gure errealitatearen arabera eraikitzeko.


Amaitzeko, esan beharra dago, testu honek, teknologia berrietatik datorkigun informazio anitzarekin kritikoak izatera bultzatzen gaituela. Jarrera honek ezagutzaren gizartea sortzeko bidea eskainiko du. Bide hau sortzeko oinarria hezkuntza izango da, horregatik, aipatu beharra dago irakasleak eta eskolak prozesu honetan duten garrantzia.



Testuak web orri hauetatik lortu ditugu:



Azkenik, esan behar dut oso gustura egon naizela nire ikaskideekin lan egiten, uste dut lan handia egin dugulako elkar eta ondo atera delako aurkezpena.



Bosgarren astea

Klase hauetan, gauza desberdinak egin genituen bi klaseetan. Lehenengo egunean, lan teorikoa amaitu genuenez, hasi ginen sites-ean kokatzen eta site-a pertsonalizatzen. Horrela, bakoitzak bere lana egin zuen: batek, ondorioak; beste batek, dena ordenatu, polita jarri eta bideoak sartu; bestea, informazioa sartzen; eta azkena, ondorioak egiten. Horrela, lortu genuen gure sites-a aurrera eramaten. Hau da guk eginiko sites-a:



Horretaz gain, bigarren egunean, hitz egin genuen hezkuntzak dituen arazoei buruz eta nola konpondu dezakegun. Gainera, ere aipatu genuen nola izan ahal zezaketen klaseak. Azkenik, scoop-it bat egin genuen: