jueves, 30 de octubre de 2014

Hezkuntzaren kontzeptuaren azalpena ume baten ikuspuntutik

Hona hemen nola ikusten duten umeek hezkuntza eta gaur egun hezkuntzak duen erronka bat: umeak aspertzen dira eskoletan.





IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Galderak:

-           Nola lortu genezake belaunaldi zaharrek teknologian sartzea?

-          Zertarako izan daiteke benetan baliagarria teknologia hezkuntzan belaunaldi honetan?

Hitz gakoak:
·          Gizartea
·          Teknologia digitala
·          Errealitatea
·          Eskola
·          Tresnak


Sintesia:

Gaur egun, teknologia oso garrantzitsua da gure egunerokotasunean, alde batetik, teknologia aurrerantz egiten duelako eta bestetik, ikasle berriak asko dakitelako horri buruz. Hori dela eta, beharrezkoa da irakasleak jakitea teknologiak menperatzen, ikasleak ikasteko, eta hori lortzeko formakuntza saioak egitea. Horretarako, garrantzitsua dira baliabide egokiak izatea eta irakasleek formakuntza izatea.
Hau dela medio, eskolan lan egiteko hainbat programa daude ikasleekin lan egiteko, hala nola, mapa kontzeptualak, moodle edo wikia. Horrela lortuko da teknologiaren bidez talde lana, bakarkako lana edo motibazioa sustatzea eta formakuntza aberasteko.



miércoles, 29 de octubre de 2014

Ametsak eraikitzen

Blog hau "Ametsak eraikitzen" deitzen denez eta nire ustez oso interesgarria denez bakoitzak, ez soilik umeek (azken batean irakasleak edo irakasleak izango garenok laguntzen dugu umeek haien ametsak eraikitzen), pentsatu dut hurrengo bideoa jartzea animatzeko gure ametsak aurrera eramaten.



Hezkuntza Sistema anakronikoa da

Pasaden astean, Arteen eta ikusizko kultura hezkuntzaren irakasleak esan zigun bideo bat ikusteko. Nire ustez, oso bideo interesgarria da bertan ikusten delako nolakoa den gaur egungo hezkuntza eta nolakoa izan behar den. Gomendatzen dizuet bideo honi buruz hausnarketa bat egitea. Hona hemen bideoa:


BIGARREN ASTEA

Klase hauetan ikasi duguna izan da nola sartzen diren bideoak eta argaziak blogaren barruan. Gainera, irakasleak denbora eman digu "trasteatzeko" eta blogean gauza berriak jartzeko, eta balio zaigu blogaren munduan gehiago sartzeko eta sortzen zaizkigun ideak plazaratzeko blogera.


BIGARREN ASTEA

Aste honetan greba zegoenez, ez dugu materiarik aurreratu. Hala ere, irakasleak azaldu digu egingo dugun proiektua eta oso interesgarria dela dirudi: lauko taldeetan banaturik, gai bati buruz informazioa eskuratu behar dugu gero besteei erakusteko. Gai hauek ikaskuntzarekin eta teknologiekin daude erlazionatuta.  Itxura ona du!!!!


Saio teorikoak

Lehenengo astea oso interesgarria izan da bertan IKTn emango duguna urtarrilerarte irakasleak azaldu digulako. Horrela, programazioaren barruan zegoen ekintza bat izan da blog hau sortzea, ikasteko, etorkizunean jakinduriak aplikatu ahal izateko.


Aste honetako gela teorikoa gustatu zait irakasleak aurkeztu digulako egingo duguna eta oso interesgarria izan dela uste dut. Gainera, ez zait oso luzea iruditu klasea aurkezpena izan delako.


viernes, 17 de octubre de 2014

LEHENENGO ASTEA

Praktikan bloga egin dugu. Hau egitea eta apurka-apurka hastea ondo iruditu zait, inbestigatzen hasteko. Hala ere, nahiz eta irakasleak askotan ez esan konkretuki zer egingo dugun (abantaila asko duena libreagoa delako, baina ere desabantailak dituena ez dakizulako batzuetan nondik bideratu lana), ondo deritzot guk inbestigatzea eta "trasteatzea".


Azkenik, esan behar dut, aste hau lasaia izan dela erritmoa hobeto hartzeko.