Hori dela eta, lanean hasi nintzen eta horrela geratu zen nire teknografia:
Ikusten denez, bideoa ezin da gonbidapenik gabe ikusi.
Honetaz gain, esan behar dut bideo honek haren hausnarketa duela eta honako hau da:
"Lan hau jorratu ahal izateko, lehenik eta behin, bideoak
ikusi ondoren, eskema bat egin nuen jakiteko zer jarri nahi nuen nire
teknografian eta ohartu nintzen nola nire bizitzan zehar, nahiz eta gertakari
esanguratsu batzuk egon irakaslea izateko nahia pizten dutenak, ez zegoen
momentu garrantzitsu bat.
Horrela, pentsatzen eta pentsatzen, konturatu nintzen
nola egia zen niri umeak asko gustatzen zitzaizkidala eta pentsatzen dudala
hezkuntza gizartearen zutabe garrantzitsua dela, bain aharago joanez, egia dena
da gogoko dudala jendea motibatzea eta laguntzea.
Hau egiten eta pentsatzen ailegatu nintzen nire
helburura: nik nahi dudana da umeei laguntzea haien ametsak eraikitzen
(horregatik deitzen da ere nire bloga) nirekin egin duten bezala.
Hau lortu nahi dudanez, hainbat gauza argi ditut:
batetik, umeak motibatu nahi ditudala haiek nahi dutena lortzera, nahiz eta
bidean arazoak, nahiz eta ez eduki mundu guztiaren euskarri ez izan, haiek
lortu behar dutelako nik nahi dutena zoriontsuak izateko; bestetik, hezkuntzak
honekin arazo bat duela eta hobe behar dela.
Azken alderdi hau benetan kezkatzen nau ikusten dudalako
nola ume guztiek lortzeko nahi dutena, aldaketa handia egon behar dela. Nahi
dudana irakasle bezala da: lehenik eta behin, hezitu ikasleak gizarte honetan
aurrera joan ahal izateko; bigarrenik, umeak motibatu haiek lortu nahi dutena
eskuratzeko; hirugarrenik, teknologiak erabiltzea baina ez erabili metodologia
berdinak edo antzekoak; eta azkenik, irakasgai guztiak parean egotea, denak
direlako garrantzitsuak, modu batean edo bestean, ondo planteatzen badira, eta
modu desberdinetan gure gizartea betetzea garrantzitsua delako."
Azkenik, esan behar dut esperientzia polita izan dela jakiteko benetan zergatik nahi dut izan irakasle eta lagundu didalako nire helburuak pixkanaka-pixkanaka ikusten.