miércoles, 29 de octubre de 2014
Ametsak eraikitzen
Blog hau "Ametsak eraikitzen" deitzen denez eta nire ustez oso interesgarria denez bakoitzak, ez soilik umeek (azken batean irakasleak edo irakasleak izango garenok laguntzen dugu umeek haien ametsak eraikitzen), pentsatu dut hurrengo bideoa jartzea animatzeko gure ametsak aurrera eramaten.
Hezkuntza Sistema anakronikoa da
Pasaden astean, Arteen eta ikusizko kultura hezkuntzaren irakasleak esan zigun bideo bat ikusteko. Nire ustez, oso bideo interesgarria da bertan ikusten delako nolakoa den gaur egungo hezkuntza eta nolakoa izan behar den. Gomendatzen dizuet bideo honi buruz hausnarketa bat egitea. Hona hemen bideoa:
BIGARREN ASTEA
Klase hauetan ikasi duguna izan da nola sartzen diren bideoak eta argaziak blogaren barruan. Gainera, irakasleak denbora eman digu "trasteatzeko" eta blogean gauza berriak jartzeko, eta balio zaigu blogaren munduan gehiago sartzeko eta sortzen zaizkigun ideak plazaratzeko blogera.
BIGARREN ASTEA
Aste honetan greba zegoenez, ez dugu materiarik aurreratu. Hala ere, irakasleak azaldu digu egingo dugun proiektua eta oso interesgarria dela dirudi: lauko taldeetan banaturik, gai bati buruz informazioa eskuratu behar dugu gero besteei erakusteko. Gai hauek ikaskuntzarekin eta teknologiekin daude erlazionatuta. Itxura ona du!!!!
Saio teorikoak
Lehenengo astea oso interesgarria izan da bertan IKTn emango
duguna urtarrilerarte irakasleak azaldu digulako. Horrela, programazioaren
barruan zegoen ekintza bat izan da blog hau sortzea, ikasteko, etorkizunean
jakinduriak aplikatu ahal izateko.
Aste honetako gela teorikoa gustatu zait
irakasleak aurkeztu digulako egingo duguna eta oso interesgarria izan dela uste
dut. Gainera, ez zait oso luzea iruditu klasea aurkezpena izan delako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)