Hausnarketa honi dagokionez, esan
behar dut klaseko jarrera alde batetik ondo egon dela eta bestetik, ez hain
ondo.
Azken
honetan, uste dut, klasearen erritmoa ez dela izan oso ona, eta hau ez dut
esaten bertan dauden pertsona batzuk alferrak direlako, baizik eta
aurkezpenetan jendea ez delako etorri klasera. Alde batetik, hau ona izan
daiteke aurkezpena dutenentzat pertsona gutxiagorekin urduritasun maila ez
delako hain handia, baina bestetik, klasera etortzea derrigorrezkoa zen, denoi
kostatzen zaigu ohetik altxatzea eta unibertsitatera joatea, aurkezpenak
askotan aspergarriak izaten dira eta are gehiago jorratuko den lana ez bazaizu
gustatzen.
Honekin
jarraituz, pentsatzen dut klasean egon den giroa txarra izan dela jendea ez
delako etorri eta etorri ginenen artean, jendea ez zelako ixiltzen eta horrek
urduritasuna sortu dezake.
Lehenengoa
esaten dut uste dudalako denon artean aparteko lana egin dugulako: batzuk
dokumentatzaileak izanda arduratu egin dira denon lana batzeaz, eta bestetik,
taldeek egin duten lana aberasgarria izan delako bi gauzengatik: lehenengoa,
baliabide teknologiko ezberdinak erabili ditugu lanak egiteko aberasgarria
izaten talderako, eta bigarrenik, egindako lana oso ona izan delako. Honetaz
gain, esan behar dut bakoitzak aportatu duena, nahiz eta, azaldu modu labur
batean, egokia izan dela besteontzak uste dut, ez soilik gai bat azaldu
dutelako, baizik eta, askotan, erabili duten programak ezagutzen ez zirenak
ziren eta baliabide teknologiko hauekin lortzen da klaseak modu interesgarriago
batean ematea, askoz bisualagoa, eta gogoratzeko erreza.