Nire ustez,
lauhileko honetan eta irakasgai honetan lan handia egin dudala esan dezaket.
Hau deritzot uste dudalako taldearen barruan asko aportatu dudala, ez soilik
irakasgai hau gustatzen zitzaidalako, baizik eta lan guztiak ahalik eta hoberen
egitea saiatu naiz. Hori dela eta, hona hemen lan ezberdinetan egin dudan
ekarpena:
·
Sites-a: Plataforma honekin lan egin
ahal izateko arazoak izan genituen pixka bat zaila egiten zitzaigulako nahiz
eta pasaden kurtsoan erabili. Hala ere, informatikako kontuetan abilezia
daukadala uste dut eta goiz ikasten dut programak erabiltzen. Hori dela eta,
erraztasuna izan dut lanak egiterako orduan eta errazagoa izan da guztiontzat.
Gainera, honen barruan, diseinuaz aparte, taldekideen koordinazioaz arduratu
naiz bidaltzen zer eginbehar zuten. Horretaz gain, lan guztiak igo ditut
plataforma honetara. Honi gehitu behar zaio, bideoak bilatu eta sailkatu ditudala hona igotzeko.
·
Scoop it!: Plataforma honetan soilik
erabili dudanez nik bada esan dezaket lan egin dudala hemen arduratu naizelako
bideoen, lanen, plataformen eta abarren estekak hona igotzen.
·
Ikaskuntza-gurpilak: lan honetan, biltzarretara
joan nintzen lana aurrera eramateko. Hau egin ahal izateko, lehendabizi, testu
guztiak inprimatu nituen eta irakurri. Honen ondorioz, bat hartu eta horren
laburpena, hitz gakoak, eta abar egin nituen, Mirenekin batera. Horretaz gain,
arduratu nintzen preziaz egitea nire
taldekideekin batera, eta azkenik, nire aurkezpenaren zatiaz prestatzea.
·
Bloga: honetan, aldiz, saiatu naiz ez solik
egunerokoa beratan sartzen, ere bideoak, esteka interesgarriak, klasean
erabilitako plataformak, egun bereziak, argazkiak, dokumentuak, eta abar eskegi
ditut bertan. Hau egin dut uste dudalako baliagarria izan ahal dela etorkizun
batean edo orain diren irakasleentzat, eta noski, niretzat ere bai. Lan honek
lagundu nau, alde batetik, hausnartzera, eta bestetik, hezkuntzari buruzko
informazioa bilatzera. Esan beharra daukat, plataforma honetan orduak eman
ditudala jakiteko nola erabiltzen den eta argi edukitzeko zer egin behar nuen
eta nola.
·
Saio teorikoak: hona egun guztietan etorri
naiz. Esan behar dut, askotan tentazioa izan dudala beste gauza batzuk egitera
joatea lan asko izan dugulako, baina pentsatzen dut denok merezi dugula
atentzioa eta klasean egotea benetan funtsezkoa dela nire etorkizunerako.
·
Teknografia: lan honetan, nahiz eta
hasieran zaila iruditu, uste dut lan handia egin dudala. Hau esaten dut, alde
batetik, hiru aldiz hasi naizelako (bi alditan amaitu eta beste batean soilik
hasi), eta bestetik, asko hausnartu dudala gaiaz. Hala ere, zailtasun handiak
aurkitu ditut nahi nuelako gauza pertsonal asko ez egotea, eta hori dela eta,
nire helburuak bertan sartu ditut. Uste dut lan honetan lan egin dudala denbora
asko eraman didalako, asko pentsatu dudalako eta nahiz eta gaixorik egin,
aurrera eraman dudalako ahalik eta hoberen.
Azken batean, uste
dut lan guztietan lan egin dudala asko eta saiatu naizela gauzak aurrea
eramaten modu egoki batean. Azkenik, esan behar dut nire buruari jartzen diodan
nota 9 bat dela egin dudan lanagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario