miércoles, 17 de diciembre de 2014

Taldearen koebaluaketa



Hasi baino lehen, eta ebaluaketa egin baino lehen, esan behar dut nire taldekideak Miren , Maider eta Gontzal izan direla. Hasieratik, nekien nola lan egiten zuen bakoitzak ezagutzen garelako eta gutxi gorabehera dakidalako zenbat esfortzu egingo zuten.


Guk egindako aurkezpenak ondo egon direla pentsatzen dut. Hau esaten dut, lehenengo lanean PREZI bat egin genuelako, musikarekin, eta prestatzerako orduan denok egon ginelako batzarrean. Bigarrenean, aldiz, ondo egon zen teknografiaren kontzeptua power point batekin azaldu genuelako eta, nire ustez, modu egoki batean, baina, bestetik, aurkezpen hau egiteko soilik lan egin genuen neskek eta hori ez zitzaidan bidezkoa iruditu.


Beste taldeko lanetan, teknografiaren berdina gertatu zen. Hala ere, esan behar da, hauetan pertsona batek ere hartu zuela parte, baina ez guk eginiko hainbeste lan. Hau ez zitzaidan bidezkoa iruditu ere, lan handia egin dugulako orokorrean eta pentsatzen dudalako talde bat garenez, kide guztiek lan egin behar dutela modu aktibo batean.


Hala ere, eta aurrekoa alde batera utzita, esan behar dut orokorrean lan egin dugula eta uste dudala eginiko lana aproposa izan dela eta lan handia egin dugula nahiz eta ikasketa prozesu honetan arazoak aurkitu eta taldeko partaide guztiek ez eman berdina. Honekin batera, aipatu behar dut, gutxienez tokatu zaidala talde bat orokorrean lan egiten duela eta gauzak gogoarekin hartzen duela, eta nire ustez, funtsezkoa izan da lanak egiterako eta aurrera eramaterako orduan.

Azkenik, eta amaitzeko, nire iritzia honako hau da: nahiz eta ez egin dokumentatzaileek egin duten lan izugarria, talde bezala lan egin dugu, gauzak aurrera eraman ditugu eta lagundu dugu besteen ikasketa prozesuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario