miércoles, 10 de diciembre de 2014

Bederatzigarren astea

Saio hauetan, aurkezpenak izan ditugu: alde batetik, dokumentatzaileek egindako lanetaz, eta bestetik, dokumentatzaileak ez garenek gure aurkezpenak egin ditugu.

Lehenengoak, dokumentatzaileak, haren sitesarekin batera, gai bat jorratu dute teknologiekin batera. Interesgarria izan da, batetik, birpasatu ditudalako ikusitako programa asko, eta bestetik, programa berriak proposatu dizkidatelako eta oso interesgarriak direla uste dudalako.

Honetaz gain eta bigarrenok, teknografiak aurkeztu ditugu. Eta zer da teknografia bat? Bada, azken batean, norberaren biografia eigtea baliabide teknologikoak erabiliz. Hori dela eta, nire taldeak egin duguna, adibidez, izan da: alde batetik, norberaren teknografia prestatu, eta bestetik, taldeko aurkezpena azaltzen gure ikuspuntua eta hausnarketa.

Hala ere, teknografiarena ikusteko, blog honen barruan beste sarrera bat egongo da.

Bederatzigarren astea

Aste honetan, eta modulu astea alde batera utzita, dokumentatzaileek eginiko lana denbora honetan zehar aurkeztu dute. Horretarako, haien sites-etaz baliatu egin dira. Aipatu behar da, haiek eginiko lana funtsezkoa izan dela denok besteen lanetaz jabetzeko eta denon artean lan izugarria egiteko. Hala ere, ez da erreza izaten kordinatzea klase handi baten lanak eta egia esanda, honekin, lortu egin da.

Honetaz gain, esan behar dut dokumentatzaileen lana ez dirudiela lan erreza eta askoz gutxiago, ez da momentu batean egiten den lana baizik eta prozesu baten bidez eginikoa, lana oso luzea izan delako eta, nire ustetan, neketsua, momentu guztietan lan egin behar zutelako.