Hori dela eta, egun honetan, zera esan nahi dut: egin umeak zoriontsu eta zaindu, nahiz eta askotan zaila izan egoera dela eta edo haien pertsonalitatearengatik.
jueves, 20 de noviembre de 2014
Umeen eguna
Gaur, umeen eguna denez, pentsatu dut blog honetan zatitxo bat haientzako garrantzitsua dela. Hau pentsatu dut azken finean nik irakaslea izatea nahi dut eta ezin izango naiz irakaslea umerik ez badaude, eta horrela, ezin izango nuke gradu hau ikasi, ezta etorkizuneko ametsak eraiki.
viernes, 14 de noviembre de 2014
Bosgarren astea
Aste honetan, taldeko lana ikaskideen artean azaltzea tokatu zaigu. Horretarako, hiru testu irakurri ditugu eta horien laburpena, eskema eta aurkezpena egin dugu. Gure gaia ezagutzaren eta teknologiaren gizartea zen. Horrela, hau izan da gure aurkezpena:
Horretaz gain, hiru testuen laburpena egin genuen:
Sociedad de la información= sociedad del conocimiento?
http://elpais.com/diario/2011/07/31/opinion/1312063211_850215.html
http://www.ub.edu/prometheus21/articulos/obsciberprome/socinfsoccon.pdf
http://gte2.uib.es/edutec/sites/default/files/congresos/edutec99/paginas/43.html
Horretaz gain, hiru testuen laburpena egin genuen:
Informazioaren gizartea/ ezagutzaren gizartea
LABURPENA
Gaur egun, nabarmentzen dugu hainbat gizarteetan aldaketa handiak egon direla: pasatu dugu industriatik, teknologia berrietara. Hori dela eta, askotan, fenomeno honi ez dakigu nola deitu. Horrela, bi termino ditugu gure esku: informazioaren gizartea edo ezagutzaren gizartea. Lehenengoan, ideologiak alde batera utziko ziren eta ekonomia berriaren erdigunea izango ziren, globalizazioa eraginez, eta aberatsen eta pobreen arteko diferentziak nabarmentzen. Bigarrenean, aldiz, gizarte-,kultura-, politika- eta aldaketa-dimentsioak hartzen ditu barne.
Hala ere, honi buruzko debateak sortu dira: batzuk termino bat nahi dute, eta besteek, aldiz, bestea. Horretaz gain, ere salatzen dute nola “gizarte” hitza esaten da eta ez “gizarteak”, eta haren arrazoiak honako hauek dira: hainbat gizarte uniforme daude eta bihurtu nahi dute gizarte bakar batean.
Azkenik, aipatu behar da, garapena lortu nahi dela, “gizarteak” kontzeptua erabili behar dela eta informazioa erabili behar dela denon ongirako.
5 HITZ GAKO:
- Gizartea
- Informazioa
- Ezagutza
- Ekonomia
- Globalizazioa
2 ERRONKA
- Zertaz da ezagutzaren ekonomia?
- Gizarte berri hauen alde onak badakizkigu, baina, zeintzuk dira alde txarrak?
IRUDIA
Mas informacion, menos conocimiento
Nicolas Carrek Literatura ikasi zuen, liburu lanak gustuk zituen eta irakurzale amorratua zen bere gaztaroan. Baina, gure garaian gertatutako teknologia iraultzaren ondorioz, irakurketari garrantzi gutxiago ematen hasi zitzaion. Izan ere, irakurri hasi bezain pronto, beste gauza batean pentsatzen hasi zen eta arreta galtzen zuen erraztasunez. Nicolasek, hau ikusita, teknologia berrietatik nolabait aldentzea erabaki zuen, mendira joaten etxetxo batera. Bertan, liburu polemiko bat idatzi zuen Internet gure bizitza aldatu eta baldintzatu duela azaltzen.
Hala ere, pentsalari batzuk oso era ezberdin batean pentsatzen dute. Joe O´Shea filosofoak hurrengoa dio: “¿Sentarse y leer un libro de cabo a rabo tiene sentido?. Honek galera hau planteatzen du: zertarako irakurri baldin eta informazio guztia Interneten badago?
Horrez gain, esan beharra dago, gaur egun, ikasle gutxik amaitzen dituztela liburuak osorik, arreta oso erraz galtzen dutelako, izan ere, interneten egiten dituzten bilaketa etengabeek atentzioa modu prolongatuan mantentzeko aukera kendu die.
Van Ninwegenen arabera, internetek gure arazo guztiak konpondu ahal dituela pentsatzeak gure ahalmen kognitiboa gutxitzen du.
Honek hau esan zuen: “Cuanto más inteligente sea nuestro cerebro más tontos seremos.
Sociedad de la información= sociedad del conocimiento?
Teknologia berrien garapenak, gizartearen estrukturaren hainbat alderditan aldaketak sortzen ditu, hala nola, ekonomian, hezkuntzan, politikan…
Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara eta honek gero eta garrantzi handiagoa dauka.
Esan beharra dago, informazioa, merkatuaren baldintzek determinatzen dutela. Hauek kontrolatzen dute alde batetik, informazioa nortzuk hartzen duten eta beste alde batetik, nortzuk sortzen duten.
Batzuetan pentsatu izan dugu,informazioa eta jakintza gauza bera zirela. Hainbat teoriek erakusten duten moduan, hau ez da horrela, izan ere, ezagutzea ez da soilik informazioa gordetzea, horretaz aparte, hainbat prozesu barne hartzen ditu, hauek aukera ematen digute momentu zehatz batean, zerbaiten inguruan, modu batean edo bestean jokatzeko.
Ezagutza informazioan oinarritzen da, baina hau bakarrik bere aldetik ez da ezer. Beraz, biltzen dugun informazioaren inguruan erreflexionatu behar dugu, honek daraman mezua gure errealitatearen arabera eraikitzeko.
Amaitzeko, esan beharra dago, testu honek, teknologia berrietatik datorkigun informazio anitzarekin kritikoak izatera bultzatzen gaituela. Jarrera honek ezagutzaren gizartea sortzeko bidea eskainiko du. Bide hau sortzeko oinarria hezkuntza izango da, horregatik, aipatu beharra dago irakasleak eta eskolak prozesu honetan duten garrantzia.
Testuak web orri hauetatik lortu ditugu:
http://elpais.com/diario/2011/07/31/opinion/1312063211_850215.html
http://www.ub.edu/prometheus21/articulos/obsciberprome/socinfsoccon.pdf
http://gte2.uib.es/edutec/sites/default/files/congresos/edutec99/paginas/43.html
Azkenik, esan behar dut oso gustura egon naizela nire ikaskideekin lan egiten, uste dut lan handia egin dugulako elkar eta ondo atera delako aurkezpena.
Bosgarren astea
Klase hauetan, gauza desberdinak egin genituen bi klaseetan. Lehenengo egunean, lan teorikoa amaitu genuenez, hasi ginen sites-ean kokatzen eta site-a pertsonalizatzen. Horrela, bakoitzak bere lana egin zuen: batek, ondorioak; beste batek, dena ordenatu, polita jarri eta bideoak sartu; bestea, informazioa sartzen; eta azkena, ondorioak egiten. Horrela, lortu genuen gure sites-a aurrera eramaten. Hau da guk eginiko sites-a:
Horretaz gain, bigarren egunean, hitz egin genuen hezkuntzak dituen arazoei buruz eta nola konpondu dezakegun. Gainera, ere aipatu genuen nola izan ahal zezaketen klaseak. Azkenik, scoop-it bat egin genuen:
Horretaz gain, bigarren egunean, hitz egin genuen hezkuntzak dituen arazoei buruz eta nola konpondu dezakegun. Gainera, ere aipatu genuen nola izan ahal zezaketen klaseak. Azkenik, scoop-it bat egin genuen:
viernes, 7 de noviembre de 2014
Laugarren astea

Aste honetan, modulu laneko astea zenez, ez genuen klasea izan. Hori dela eta, ez genuen aurrera egin. Hala ere, esan behar da, ikaskideen artean antolatu egin ginela saio teorikoan prestatu behar genuen lana. Honetan, testu batzuk irakurri eta horien laburpena, eskema, eta abar egin behar dugu. Hurrengo astean, lan hau igoko da.
Hon gehituz, esan behar da modulu lana kultura ondareari buruz dela, eta nahiz eta lan izugarria izan gauza asko sartu behar direlako bertan, ondo lan egiten, lortu dezakegu aurrera eramaten lana.
Laugarren astea
Saio teorikoen etiketan esan dudanez, aste honetan modulu lanarekin hasi gara, eta hori dela eta, ez dugu klaserik izan. Hau dela eta, ez dugu sites-arekin jarraitu eta ez dugu lanik egin. Hala ere, pentsatu dut bideo bat jartzea hemen interesgarria izango zela.
Pasaden urtean, klasean jarri ziguten bideo bat oso interesgarria iruditu zitzaidana eta kontuan hartzeko nola den hezkuntza ere. Ez dut egin nahi sarrerarik, alde batetik, uste dudalako bideoa nahiko ongi azaltzen duela guztia, eta bestetik, oso ona delako.
Pasaden urtean, klasean jarri ziguten bideo bat oso interesgarria iruditu zitzaidana eta kontuan hartzeko nola den hezkuntza ere. Ez dut egin nahi sarrerarik, alde batetik, uste dudalako bideoa nahiko ongi azaltzen duela guztia, eta bestetik, oso ona delako.
jueves, 6 de noviembre de 2014
Irakasle batek haren maisu/maistrari idatzitako gutuna
Hona hemen askotan ikasleak nahi dutena esan baina irakasleok batzuetan ez duguna kontuan hartzen. Bideo hau eramaten gaitu erreflexionatzera, nolakoak garen, zein da gure konportaamendua umeen aurrean eta nola tratatzen diegun askotan.
Hirugarren astea
Pasaden asteko klase teorikoan, hainbat gauza egin genituen: alde batetik, bideo bat ikusi zeinek azaltzen zuen hezkuntzak dituen erronka batzuk; gero, irakasleak irakurri zigun testu bat; azkenik, taldeka jarri ginen ikusteko zeintzuk ziren jorratu behar genituen gaiak hurrengo lanak egiteko eta, testu bat amankomunean jartzeko.
Klase hau, ondo egon zen ikusteko ea nolakoak izango ziren taldeak, zer egin beharko genuen eta hausnartzeko testuari buruz eta gaur egun teknologiak zituen garrantzia eskolan.
Klasean ikusi genuen bideoa, honako hau zen:
miércoles, 5 de noviembre de 2014
Hirugarren astea
Klase honetan egin genuena izan zen taldeka hasi lana egiten. Sites bat egin behar genuen eta bertan hasi lan egiten,taldeka, noski. Baina, lanean geundenean, su-simulazioa egin zuten eta atera behar izan genuen klasetik. Hala ere, klasera bueltatu ginenean jarraitu genuen lan egiten.
Hurrengo klasean, aldiz, irakasleak esan zigun zein zen gure lana, zer egin behar genuen eta nola egin. Hala ere ez zigun askorik esan guk ere zerbait egiteko.
Klase hauek ondo egon ziren jakiteko zeintzuk ziren egin behar genituen proiektuak, antolatzeko gure artean eta murgiltzeko lan berrietan.
Hurrengo klasean, aldiz, irakasleak esan zigun zein zen gure lana, zer egin behar genuen eta nola egin. Hala ere ez zigun askorik esan guk ere zerbait egiteko.
Klase hauek ondo egon ziren jakiteko zeintzuk ziren egin behar genituen proiektuak, antolatzeko gure artean eta murgiltzeko lan berrietan.
jueves, 30 de octubre de 2014
Hezkuntzaren kontzeptuaren azalpena ume baten ikuspuntutik
Hona hemen nola ikusten duten umeek hezkuntza eta gaur egun hezkuntzak duen erronka bat: umeak aspertzen dira eskoletan.
IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Galderak:
-
Nola lortu genezake belaunaldi zaharrek
teknologian sartzea?
-
Zertarako
izan daiteke benetan baliagarria teknologia hezkuntzan belaunaldi honetan?
Hitz
gakoak:
·
Gizartea
·
Teknologia digitala
·
Errealitatea
·
Eskola
·
Tresnak
Sintesia:
Gaur egun, teknologia oso garrantzitsua da gure
egunerokotasunean, alde batetik, teknologia aurrerantz egiten duelako eta
bestetik, ikasle berriak asko dakitelako horri buruz. Hori dela eta,
beharrezkoa da irakasleak jakitea teknologiak menperatzen, ikasleak ikasteko,
eta hori lortzeko formakuntza saioak egitea. Horretarako, garrantzitsua dira
baliabide egokiak izatea eta irakasleek formakuntza izatea.
miércoles, 29 de octubre de 2014
Ametsak eraikitzen
Blog hau "Ametsak eraikitzen" deitzen denez eta nire ustez oso interesgarria denez bakoitzak, ez soilik umeek (azken batean irakasleak edo irakasleak izango garenok laguntzen dugu umeek haien ametsak eraikitzen), pentsatu dut hurrengo bideoa jartzea animatzeko gure ametsak aurrera eramaten.
Hezkuntza Sistema anakronikoa da
Pasaden astean, Arteen eta ikusizko kultura hezkuntzaren irakasleak esan zigun bideo bat ikusteko. Nire ustez, oso bideo interesgarria da bertan ikusten delako nolakoa den gaur egungo hezkuntza eta nolakoa izan behar den. Gomendatzen dizuet bideo honi buruz hausnarketa bat egitea. Hona hemen bideoa:
BIGARREN ASTEA
Klase hauetan ikasi duguna izan da nola sartzen diren bideoak eta argaziak blogaren barruan. Gainera, irakasleak denbora eman digu "trasteatzeko" eta blogean gauza berriak jartzeko, eta balio zaigu blogaren munduan gehiago sartzeko eta sortzen zaizkigun ideak plazaratzeko blogera.
BIGARREN ASTEA
Aste honetan greba zegoenez, ez dugu materiarik aurreratu. Hala ere, irakasleak azaldu digu egingo dugun proiektua eta oso interesgarria dela dirudi: lauko taldeetan banaturik, gai bati buruz informazioa eskuratu behar dugu gero besteei erakusteko. Gai hauek ikaskuntzarekin eta teknologiekin daude erlazionatuta. Itxura ona du!!!!
Saio teorikoak
Lehenengo astea oso interesgarria izan da bertan IKTn emango
duguna urtarrilerarte irakasleak azaldu digulako. Horrela, programazioaren
barruan zegoen ekintza bat izan da blog hau sortzea, ikasteko, etorkizunean
jakinduriak aplikatu ahal izateko.
Aste honetako gela teorikoa gustatu zait
irakasleak aurkeztu digulako egingo duguna eta oso interesgarria izan dela uste
dut. Gainera, ez zait oso luzea iruditu klasea aurkezpena izan delako.
viernes, 17 de octubre de 2014
LEHENENGO ASTEA
Praktikan bloga egin dugu. Hau egitea eta apurka-apurka hastea ondo iruditu zait, inbestigatzen hasteko. Hala ere, nahiz eta irakasleak askotan ez esan konkretuki zer egingo dugun (abantaila asko duena libreagoa delako, baina ere desabantailak dituena ez dakizulako batzuetan nondik bideratu lana), ondo deritzot guk inbestigatzea eta "trasteatzea".
Azkenik, esan behar dut, aste hau lasaia izan dela erritmoa hobeto hartzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








