sábado, 13 de diciembre de 2014

Gizakia eta hezkuntza

Pasaden urtean bideo bat ipini ziguten azaltzen zuenak zergatik zen hain garrantzitsua gizakiarentzat hezkuntza. Horren ondorioz, eta aurreko egunean aurkitu nuenez, pentsatu dut hemen jartzea komenigarria izango dela honetaz hausnartzeko.


viernes, 12 de diciembre de 2014

Hezkuntzari buruzko esaldiak

Askotan, ahazten zaigu zergatik ikasten ari garen magisteritza frustrazioa dela eta, edo ikusten dugulako ez dugula denborarik gauzetarako lanak direla eta. Hau ahalik eta gutxien gertatzeko, hona hemen hezkuntzari buruzko esaldi garrantzitsu batzuk:



jueves, 11 de diciembre de 2014

Nire teknografia

Klasean irakasleak agindu zigun batzuei egin behar genuela gure teknografia propioa. Hasiera batean, erronka bat izan zen ez nekielako zer zen teknografia bat, baina informazioa bilatzen lortu nuen jakitea zer zen: autobiografia bat egitea baliabide teknologikoak erabiltzen.

Hori dela eta, lanean hasi nintzen eta horrela geratu zen nire teknografia:



Ikusten denez,  bideoa ezin da gonbidapenik gabe ikusi.

Honetaz gain, esan behar dut bideo honek haren hausnarketa duela eta honako hau da:


"Lan hau jorratu ahal izateko, lehenik eta behin, bideoak ikusi ondoren, eskema bat egin nuen jakiteko zer jarri nahi nuen nire teknografian eta ohartu nintzen nola nire bizitzan zehar, nahiz eta gertakari esanguratsu batzuk egon irakaslea izateko nahia pizten dutenak, ez zegoen momentu garrantzitsu bat.

Horrela, pentsatzen eta pentsatzen, konturatu nintzen nola egia zen niri umeak asko gustatzen zitzaizkidala eta pentsatzen dudala hezkuntza gizartearen zutabe garrantzitsua dela, bain aharago joanez, egia dena da gogoko dudala jendea motibatzea eta laguntzea.

Hau egiten eta pentsatzen ailegatu nintzen nire helburura: nik nahi dudana da umeei laguntzea haien ametsak eraikitzen (horregatik deitzen da ere nire bloga) nirekin egin duten bezala.

Hau lortu nahi dudanez, hainbat gauza argi ditut: batetik, umeak motibatu nahi ditudala haiek nahi dutena lortzera, nahiz eta bidean arazoak, nahiz eta ez eduki mundu guztiaren euskarri ez izan, haiek lortu behar dutelako nik nahi dutena zoriontsuak izateko; bestetik, hezkuntzak honekin arazo bat duela eta hobe behar dela.


Azken alderdi hau benetan kezkatzen nau ikusten dudalako nola ume guztiek lortzeko nahi dutena, aldaketa handia egon behar dela. Nahi dudana irakasle bezala da: lehenik eta behin, hezitu ikasleak gizarte honetan aurrera joan ahal izateko; bigarrenik, umeak motibatu haiek lortu nahi dutena eskuratzeko; hirugarrenik, teknologiak erabiltzea baina ez erabili metodologia berdinak edo antzekoak; eta azkenik, irakasgai guztiak parean egotea, denak direlako garrantzitsuak, modu batean edo bestean, ondo planteatzen badira, eta modu desberdinetan gure gizartea betetzea garrantzitsua delako."

Azkenik, esan behar dut esperientzia polita izan dela jakiteko benetan zergatik nahi dut izan irakasle eta lagundu didalako nire helburuak pixkanaka-pixkanaka ikusten.

Taldeko teknografia

Hona hemen taldekideek eginiko teknografiaren hausnarketa lanarekin batera:


miércoles, 10 de diciembre de 2014

Bederatzigarren astea

Saio hauetan, aurkezpenak izan ditugu: alde batetik, dokumentatzaileek egindako lanetaz, eta bestetik, dokumentatzaileak ez garenek gure aurkezpenak egin ditugu.

Lehenengoak, dokumentatzaileak, haren sitesarekin batera, gai bat jorratu dute teknologiekin batera. Interesgarria izan da, batetik, birpasatu ditudalako ikusitako programa asko, eta bestetik, programa berriak proposatu dizkidatelako eta oso interesgarriak direla uste dudalako.

Honetaz gain eta bigarrenok, teknografiak aurkeztu ditugu. Eta zer da teknografia bat? Bada, azken batean, norberaren biografia eigtea baliabide teknologikoak erabiliz. Hori dela eta, nire taldeak egin duguna, adibidez, izan da: alde batetik, norberaren teknografia prestatu, eta bestetik, taldeko aurkezpena azaltzen gure ikuspuntua eta hausnarketa.

Hala ere, teknografiarena ikusteko, blog honen barruan beste sarrera bat egongo da.

Bederatzigarren astea

Aste honetan, eta modulu astea alde batera utzita, dokumentatzaileek eginiko lana denbora honetan zehar aurkeztu dute. Horretarako, haien sites-etaz baliatu egin dira. Aipatu behar da, haiek eginiko lana funtsezkoa izan dela denok besteen lanetaz jabetzeko eta denon artean lan izugarria egiteko. Hala ere, ez da erreza izaten kordinatzea klase handi baten lanak eta egia esanda, honekin, lortu egin da.

Honetaz gain, esan behar dut dokumentatzaileen lana ez dirudiela lan erreza eta askoz gutxiago, ez da momentu batean egiten den lana baizik eta prozesu baten bidez eginikoa, lana oso luzea izan delako eta, nire ustetan, neketsua, momentu guztietan lan egin behar zutelako.


sábado, 6 de diciembre de 2014

Zortzigarren astea

Aste honetan ez dugu izan klaserik modulu lana dela eta. Hala ere, ladaketa batzuk egin behar dituug sites-ean, munduan dagoen guztia bezala, hobe daitekeelako.


Hala ere, aste honetan ez dugunez izan klasea, hona hemen orainarte klasean ikusi ditugu programa guztiak:



 

 





















jueves, 27 de noviembre de 2014

Pentatonix

Lan bat egiten musikaren hedapenaren eta erabilerari buruz, bideo hau aukitu genuen musikaren historia azaltzen duena modu harrigarri batean.


Arno Stern

Aste honetan, arteko klasean, eredu formatiboen barruan, eredu expresionista eman dugu. Eredu honek proposatzen du ikasleak modu libre batean ikastea, barrerarik gabe.

Eredu honen sortzailea Arno Stern da eta hona hemen berari eta haren pentsamenduari buruzko bideo bat:


Hezkuntzari buruzko esaldiak

Hemen usten dizuet hezkuntzari buruzko esaldi batzuk hausnartzeko.



Zazpigarren astea

Aste honetan, soilik izan dugu praktika bat, bihar graduazioak direlako eta eskola 11.30etatik aurrera itxita egongo delako. Hori dela eta, hau izan da guk eginiko gaurko lana: teknografiak ez daudenez oraindik prestatuta, amaitu dugu sites-ean gauzak sartzen (bideoak) eta scoop it!- ean ere.




Horretaz gain, bidali diogu gure irakasleari sites-a eta blog-en helbideak, berak ikusi eta ebaluatu dadin. Azkenik, gure blogak osatu ditugu eta dokumentatzaileekin gauzak partekatu ditugu.

Zazpigarren astea

Aste honetan egin duguna izan da, pasaden astean bezala, aurkezpenak entzun. Adi honetan, nahiz eta IKTetaz izan, ere hitz egin da hezkuntzan teknologia berriak sartzea dakarren eragina. Aurkezpenak ondo egin dira erabili dituztelako programa ezberdinak  (esaterako, movie maker) eta jarri dietelako aurkezpenei musika eta ahotsa, modu digital batean. Gainera, oso irudi biziak zeudenez, erakargarria izan da. 







Saio honekin, amaitu ditugu aurkezpen hauek. Hala ere, bi aste barru, datorren astean ez dugu klaserik modulu lana dela eta, dokumentazaileek eginiko lanaz hitz egingo da eta bertan ikusiko da nola atera den guztiek egin dugun lana.



martes, 25 de noviembre de 2014

Azaroak 25

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna da. Egun hau oso garrantzitsua da, ez soilik emakumea naizelako, baizik eta urtero emakume asko indarkeriaren eraginez hiltzen direlako.



Oso garrantzitsua da jakitea emakumeak gizonen eskubide berberak ditugula, horretan berdinak garela, eta ahalegindu behar garela emakumeek eta gizonezkoek postu berberetan egotea.


lunes, 24 de noviembre de 2014

Teknologiak ez du dena aldatzen

Gaur, pentsatu dut blogean jartzea bideoren bat ez legoke txarto egongo. You Tubetik begiratzen, aurkitu dut bideo bat zein pentsa daiteke ez duela erlazio zuzena teknologiarekin, baina pentsatu dut modu ez zuzen batean bai.

Haren azkenengo esaldienetariko bat honela esaten zuen:"No esperes que las máquinas resuelvan TODOS los problemas".

Esaldi honi buruz pentsatzen egon naiz eta uste dut hezkuntzara eraman ahal dela. Askotan pentsatzen dugu teknologia eta baliabide berriak gelaren barruan balio digutela edukiak errazteko: alde batetik, egia da hori; baina, bestetik, hori ez da egia metodologiak ez ditugulako aldatzen eta azkenean, arbela elektroniko bat izatea klasean ez du esan nahi klasea beste modu batean egitea (ez dugu idazten betiko arbelean eta idazten dugu arbela elektronikoa).

Hori dela eta, pentsatzen dut, hausnartu behar dugula hainbat gauza: teknologiak duen garrantzia gure gizartea, teknologiak hezkuntzan eta ea ingurunea errespetatzen badugu ala ez.




sábado, 22 de noviembre de 2014

Irudimena

Hona hemen arteko irakasleak erakutsi zigun bideo bat irudimenari buruz. Horrela hezitzen dugu?


Seigarren astea

Hemen egin genuena izan zen amaitu ordenatzen sites-a eta bideo berriak sartu scoop-itean. Horretarako, lana banatu genuen errazago egiteko eta azkarrago. Horretaz gain, bideo berriak bilatu genituen eta hitz egin genuen teknografiari buruz, ez genekielako nola egin behar zen.

Praktiketako bigarren egunean, aldiz, bideo bat ikusi genuen aztertzeko nola zen hezkuntza eta IKTeak munduko beste toki batzuetan, eta nola, batera gauza handiak egin dezakete. Hona hemen bideoa:

http://www.ted.com/talks/sugata_mitra_the_child_driven_education?language=es

Seigarren astean

Klase honetan, beste kideen aurkezpenak entzun genituen. Hauel hitz egiten zuten teknologiaz eta hezkuntzan zuen eragina. Horretaz gain, ere, azladu zuten baliabide hauek zituzten alde onak eta alde txarrak eta nola saihestu genezakeen arrikuskuak umeengan eta azken hauen erabilpen ona Interneten.


jueves, 20 de noviembre de 2014

Umeen eguna

Gaur, umeen eguna denez, pentsatu dut blog honetan zatitxo bat haientzako garrantzitsua dela. Hau pentsatu dut azken finean nik irakaslea izatea nahi dut eta ezin izango naiz irakaslea umerik ez badaude, eta horrela, ezin izango nuke gradu hau ikasi, ezta etorkizuneko ametsak eraiki.
Hori dela eta, egun honetan, zera esan nahi dut: egin umeak zoriontsu eta zaindu, nahiz eta askotan zaila izan egoera dela eta edo haien pertsonalitatearengatik.


viernes, 14 de noviembre de 2014

Bosgarren astea

Aste honetan, taldeko lana ikaskideen artean azaltzea tokatu zaigu. Horretarako, hiru testu irakurri ditugu eta horien laburpena, eskema eta aurkezpena egin dugu. Gure gaia ezagutzaren eta teknologiaren gizartea zen. Horrela, hau izan da gure aurkezpena:



Horretaz gain, hiru testuen laburpena egin genuen:



Informazioaren gizartea/ ezagutzaren gizartea


LABURPENA
Gaur egun, nabarmentzen dugu hainbat gizarteetan aldaketa handiak egon direla: pasatu dugu industriatik, teknologia berrietara. Hori dela eta, askotan, fenomeno honi ez dakigu nola deitu. Horrela, bi termino ditugu gure esku: informazioaren gizartea edo ezagutzaren gizartea. Lehenengoan, ideologiak alde batera utziko ziren eta ekonomia berriaren erdigunea izango ziren, globalizazioa eraginez, eta aberatsen eta pobreen arteko diferentziak nabarmentzen. Bigarrenean, aldiz, gizarte-,kultura-, politika- eta aldaketa-dimentsioak hartzen ditu barne.
Hala ere, honi buruzko debateak sortu dira: batzuk termino bat nahi dute, eta besteek, aldiz, bestea. Horretaz gain, ere salatzen dute nola “gizarte” hitza esaten da eta ez “gizarteak”, eta haren arrazoiak honako hauek dira: hainbat gizarte uniforme daude eta bihurtu nahi dute gizarte bakar batean.
Azkenik, aipatu behar da, garapena lortu nahi dela, “gizarteak” kontzeptua erabili behar dela eta informazioa erabili behar dela denon ongirako.


5 HITZ GAKO:
  • Gizartea
  • Informazioa
  • Ezagutza
  • Ekonomia
  • Globalizazioa


2 ERRONKA
  • Zertaz da ezagutzaren ekonomia?


  • Gizarte berri hauen alde onak badakizkigu, baina, zeintzuk dira alde txarrak?


IRUDIA


G:\Magisterio\2º curso\1º cuatrimestre\TEKNOLOGIAK\Teoria\Lanak\Ikaskuntza Gurpilak\descarga.jpg


Mas informacion, menos conocimiento
Nicolas Carrek Literatura ikasi zuen, liburu lanak gustuk zituen eta irakurzale amorratua zen bere gaztaroan. Baina, gure garaian gertatutako teknologia iraultzaren ondorioz, irakurketari garrantzi gutxiago ematen hasi zitzaion. Izan ere, irakurri hasi bezain pronto, beste gauza batean pentsatzen hasi zen  eta arreta galtzen zuen erraztasunez. Nicolasek, hau ikusita, teknologia berrietatik nolabait aldentzea erabaki zuen, mendira joaten etxetxo batera. Bertan, liburu polemiko bat idatzi zuen Internet gure bizitza aldatu eta baldintzatu duela azaltzen.


Hala ere, pentsalari batzuk oso era ezberdin batean pentsatzen dute. Joe O´Shea filosofoak hurrengoa dio: “¿Sentarse y leer un libro de cabo a rabo tiene sentido?. Honek galera hau planteatzen du: zertarako irakurri baldin eta informazio guztia Interneten badago?


Horrez gain, esan beharra dago, gaur egun, ikasle gutxik amaitzen dituztela liburuak osorik, arreta oso erraz galtzen dutelako, izan ere, interneten egiten dituzten bilaketa etengabeek atentzioa modu prolongatuan mantentzeko aukera kendu die.


Van Ninwegenen arabera,  internetek gure arazo guztiak konpondu ahal dituela pentsatzeak gure ahalmen kognitiboa gutxitzen du.
Honek hau esan zuen: “Cuanto más inteligente sea nuestro cerebro más tontos seremos.



Sociedad de la información= sociedad del conocimiento?

Teknologia berrien garapenak, gizartearen estrukturaren hainbat alderditan aldaketak sortzen ditu, hala nola, ekonomian, hezkuntzan, politikan…


Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara eta honek gero eta garrantzi handiagoa dauka.
Esan beharra dago, informazioa, merkatuaren baldintzek determinatzen dutela. Hauek kontrolatzen dute alde batetik, informazioa nortzuk hartzen duten eta beste alde batetik, nortzuk sortzen duten.


Batzuetan pentsatu izan dugu,informazioa eta jakintza gauza bera zirela. Hainbat teoriek erakusten duten moduan, hau ez da horrela, izan ere, ezagutzea ez da soilik informazioa gordetzea, horretaz aparte, hainbat prozesu barne hartzen ditu, hauek aukera ematen digute momentu zehatz batean, zerbaiten inguruan, modu batean edo bestean jokatzeko.


Ezagutza informazioan oinarritzen da, baina hau bakarrik bere aldetik ez da ezer. Beraz, biltzen dugun informazioaren inguruan erreflexionatu behar dugu, honek daraman mezua gure errealitatearen arabera eraikitzeko.


Amaitzeko, esan beharra dago, testu honek, teknologia berrietatik datorkigun informazio anitzarekin kritikoak izatera bultzatzen gaituela. Jarrera honek ezagutzaren gizartea sortzeko bidea eskainiko du. Bide hau sortzeko oinarria hezkuntza izango da, horregatik, aipatu beharra dago irakasleak eta eskolak prozesu honetan duten garrantzia.



Testuak web orri hauetatik lortu ditugu:



Azkenik, esan behar dut oso gustura egon naizela nire ikaskideekin lan egiten, uste dut lan handia egin dugulako elkar eta ondo atera delako aurkezpena.



Bosgarren astea

Klase hauetan, gauza desberdinak egin genituen bi klaseetan. Lehenengo egunean, lan teorikoa amaitu genuenez, hasi ginen sites-ean kokatzen eta site-a pertsonalizatzen. Horrela, bakoitzak bere lana egin zuen: batek, ondorioak; beste batek, dena ordenatu, polita jarri eta bideoak sartu; bestea, informazioa sartzen; eta azkena, ondorioak egiten. Horrela, lortu genuen gure sites-a aurrera eramaten. Hau da guk eginiko sites-a:



Horretaz gain, bigarren egunean, hitz egin genuen hezkuntzak dituen arazoei buruz eta nola konpondu dezakegun. Gainera, ere aipatu genuen nola izan ahal zezaketen klaseak. Azkenik, scoop-it bat egin genuen: