miércoles, 17 de diciembre de 2014

Autoebaluazioa



Nire ustez, lauhileko honetan eta irakasgai honetan lan handia egin dudala esan dezaket. Hau deritzot uste dudalako taldearen barruan asko aportatu dudala, ez soilik irakasgai hau gustatzen zitzaidalako, baizik eta lan guztiak ahalik eta hoberen egitea saiatu naiz. Hori dela eta, hona hemen lan ezberdinetan egin dudan ekarpena:



·         Sites-a: Plataforma honekin lan egin ahal izateko arazoak izan genituen pixka bat zaila egiten zitzaigulako nahiz eta pasaden kurtsoan erabili. Hala ere, informatikako kontuetan abilezia daukadala uste dut eta goiz ikasten dut programak erabiltzen. Hori dela eta, erraztasuna izan dut lanak egiterako orduan eta errazagoa izan da guztiontzat. Gainera, honen barruan, diseinuaz aparte, taldekideen koordinazioaz arduratu naiz bidaltzen zer eginbehar zuten. Horretaz gain, lan guztiak igo ditut plataforma honetara. Honi gehitu behar zaio, bideoak  bilatu eta sailkatu ditudala hona igotzeko.



·         Scoop it!: Plataforma honetan soilik erabili dudanez nik bada esan dezaket lan egin dudala hemen arduratu naizelako bideoen, lanen, plataformen eta abarren estekak hona igotzen.



·         Ikaskuntza-gurpilak: lan honetan, biltzarretara joan nintzen lana aurrera eramateko. Hau egin ahal izateko, lehendabizi, testu guztiak inprimatu nituen eta irakurri. Honen ondorioz, bat hartu eta horren laburpena, hitz gakoak, eta abar egin nituen, Mirenekin batera. Horretaz gain, arduratu nintzen preziaz egitea nire taldekideekin batera, eta azkenik, nire aurkezpenaren zatiaz prestatzea.



·         Bloga: honetan, aldiz, saiatu naiz ez solik egunerokoa beratan sartzen, ere bideoak, esteka interesgarriak, klasean erabilitako plataformak, egun bereziak, argazkiak, dokumentuak, eta abar eskegi ditut bertan. Hau egin dut uste dudalako baliagarria izan ahal dela etorkizun batean edo orain diren irakasleentzat, eta noski, niretzat ere bai. Lan honek lagundu nau, alde batetik, hausnartzera, eta bestetik, hezkuntzari buruzko informazioa bilatzera. Esan beharra daukat, plataforma honetan orduak eman ditudala jakiteko nola erabiltzen den eta argi edukitzeko zer egin behar nuen eta nola.



·         Saio teorikoak: hona egun guztietan etorri naiz. Esan behar dut, askotan tentazioa izan dudala beste gauza batzuk egitera joatea lan asko izan dugulako, baina pentsatzen dut denok merezi dugula atentzioa eta klasean egotea benetan funtsezkoa dela nire etorkizunerako.



·         Teknografia: lan honetan, nahiz eta hasieran zaila iruditu, uste dut lan handia egin dudala. Hau esaten dut, alde batetik, hiru aldiz hasi naizelako (bi alditan amaitu eta beste batean soilik hasi), eta bestetik, asko hausnartu dudala gaiaz. Hala ere, zailtasun handiak aurkitu ditut nahi nuelako gauza pertsonal asko ez egotea, eta hori dela eta, nire helburuak bertan sartu ditut. Uste dut lan honetan lan egin dudala denbora asko eraman didalako, asko pentsatu dudalako eta nahiz eta gaixorik egin, aurrera eraman dudalako ahalik eta hoberen.



Azken batean, uste dut lan guztietan lan egin dudala asko eta saiatu naizela gauzak aurrea eramaten modu egoki batean. Azkenik, esan behar dut nire buruari jartzen diodan nota 9 bat dela egin dudan lanagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario