miércoles, 17 de diciembre de 2014

Aurkezpenen koebaluaketa



            Hausnarketa honi dagokionez, esan behar dut klaseko jarrera alde batetik ondo egon dela eta bestetik, ez hain ondo.



            Azken honetan, uste dut, klasearen erritmoa ez dela izan oso ona, eta hau ez dut esaten bertan dauden pertsona batzuk alferrak direlako, baizik eta aurkezpenetan jendea ez delako etorri klasera. Alde batetik, hau ona izan daiteke aurkezpena dutenentzat pertsona gutxiagorekin urduritasun maila ez delako hain handia, baina bestetik, klasera etortzea derrigorrezkoa zen, denoi kostatzen zaigu ohetik altxatzea eta unibertsitatera joatea, aurkezpenak askotan aspergarriak izaten dira eta are gehiago jorratuko den lana ez bazaizu gustatzen.



            Honekin jarraituz, pentsatzen dut klasean egon den giroa txarra izan dela jendea ez delako etorri eta etorri ginenen artean, jendea ez zelako ixiltzen eta horrek urduritasuna sortu dezake.



            Lehenengoa esaten dut uste dudalako denon artean aparteko lana egin dugulako: batzuk dokumentatzaileak izanda arduratu egin dira denon lana batzeaz, eta bestetik, taldeek egin duten lana aberasgarria izan delako bi gauzengatik: lehenengoa, baliabide teknologiko ezberdinak erabili ditugu lanak egiteko aberasgarria izaten talderako, eta bigarrenik, egindako lana oso ona izan delako. Honetaz gain, esan behar dut bakoitzak aportatu duena, nahiz eta, azaldu modu labur batean, egokia izan dela besteontzak uste dut, ez soilik gai bat azaldu dutelako, baizik eta, askotan, erabili duten programak ezagutzen ez zirenak ziren eta baliabide teknologiko hauekin lortzen da klaseak modu interesgarriago batean ematea, askoz bisualagoa, eta gogoratzeko erreza.



No hay comentarios:

Publicar un comentario