viernes, 7 de noviembre de 2014

Laugarren astea



Aste honetan, modulu laneko astea zenez, ez genuen klasea izan. Hori dela eta, ez genuen aurrera egin. Hala ere, esan behar da, ikaskideen artean antolatu egin ginela saio teorikoan prestatu behar genuen lana. Honetan, testu batzuk irakurri eta horien laburpena, eskema, eta abar egin behar dugu. Hurrengo astean, lan hau igoko da.

Hon gehituz, esan behar da modulu lana kultura ondareari buruz dela, eta nahiz eta lan izugarria izan gauza asko sartu behar direlako bertan, ondo lan egiten, lortu dezakegu aurrera eramaten lana.

Laugarren astea

Saio teorikoen etiketan esan dudanez, aste honetan modulu lanarekin hasi gara, eta hori dela eta, ez dugu klaserik izan. Hau dela eta, ez dugu sites-arekin jarraitu eta ez dugu lanik egin. Hala ere, pentsatu dut bideo bat jartzea hemen interesgarria izango zela.

Pasaden urtean, klasean jarri ziguten bideo bat oso interesgarria iruditu zitzaidana eta kontuan hartzeko nola den hezkuntza ere. Ez dut egin nahi sarrerarik, alde batetik, uste dudalako bideoa nahiko ongi azaltzen duela guztia, eta bestetik, oso ona delako.