miércoles, 10 de diciembre de 2014

Bederatzigarren astea

Saio hauetan, aurkezpenak izan ditugu: alde batetik, dokumentatzaileek egindako lanetaz, eta bestetik, dokumentatzaileak ez garenek gure aurkezpenak egin ditugu.

Lehenengoak, dokumentatzaileak, haren sitesarekin batera, gai bat jorratu dute teknologiekin batera. Interesgarria izan da, batetik, birpasatu ditudalako ikusitako programa asko, eta bestetik, programa berriak proposatu dizkidatelako eta oso interesgarriak direla uste dudalako.

Honetaz gain eta bigarrenok, teknografiak aurkeztu ditugu. Eta zer da teknografia bat? Bada, azken batean, norberaren biografia eigtea baliabide teknologikoak erabiliz. Hori dela eta, nire taldeak egin duguna, adibidez, izan da: alde batetik, norberaren teknografia prestatu, eta bestetik, taldeko aurkezpena azaltzen gure ikuspuntua eta hausnarketa.

Hala ere, teknografiarena ikusteko, blog honen barruan beste sarrera bat egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario